2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA

Adi entzun ditugu azalpenak eta detaile batzuk behintzat, buruan gelditu zaizkigu.
Hona hemen 600 milioi urteko "xilopalo" izeneko enbor fosilizatua, Txinan aurkitua.
Eta hemen 100 milioi urteko scyliorhinus marrazoaren fosila, Libanotik ekarria.
Mineral bat aukeratzea oso zaila da, denak direlako oso politak, baina gaur Aljeriako "basamortuko arrosa" jarriko dugu.

2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

ARRIKRUTZ ETA ARANTZAZU

Aste berean bi irteera! Oraingo honetan gauza asko ikasi ditugu. Nola sortzen diren leize zuloak, ze harri mota behar den euriarekin disolbatzeko eta estalaktitak eta estalagmitak formatzeko, ze artistek egin zuten Arantzazu, ze arazo izan zituzten eraikitzeko...



IZAZPIRA (971 m) IGO GARA



Aurten ere udazkenean mendira joan gara egun pasa 5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleok. Elizkaletik abiatu eta Izazpira  igo ondoren, Antion bazkaldu eta jolastu dugu. Eguraldia uste bezain ona izan ez bada ere, egun ederra pasatu dugu!