2014(e)ko apirilaren 19(a), larunbata

IKASTOLA OSOA JOLASEAN


Oporren aurreko eguna jolasean aritzea eta hiruhilekoa parrez eta ondo pasatzen bukatzea ederra da ezta! Ba, horixe egin dugu guk.





AIREA MATERIA AL DA?

Aireak tokia okupatzen du. Beraz, bolumena dauka.


 Airea dagoen bitartean ezin da urik sartu. Propietate honi sartezintasuna deitzen zaio.




Aireak pisatzen du. Beraz, masa dauka.




 HIRU ESPERIMENTU HAUEN ONDOREN, AIREA MATERIA DELA FROGATU DUGU.





2014(e)ko apirilaren 18(a), ostirala

JUUL 2014



Aurten ere, Juul kanpainako bozketan parte hartu du ikastola osoak. Baina bakarrik, gure zikloak egin du ordenagailuz.
Hona hemen gure gelako emaitzak:


2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

GAZTELANIAKO ERREPORTAJEAK

Gaztelaniko 4. gaiko proiektuari buruz hitz egingo dizuegu. Denbora libreari eta astiari buruzko erreportajeak egin ditugu binaka edo hirunaka. Futbolari buruz, abeslariei buruz, kirolei buruz... Erreportajeen barruan elkarrizketak, albisteak, argazkiak... txertatu ditugu. Eta ondoren erreportajeak audacityrekin grabatu ditugu.



Uxuriren eta Eiderren erreportajea entzuteko KLIKATU

Ainhoaren, Noraren eta Sararen erreportajea entzuteko KLIKATU

Alvaroren eta Mikelen erreportajea entzuteko KLIKATU

Cristinaren, Maddiren eta Joneren erreportajea entzuteko KLIKATU

Josebaren, Xikerren eta Jon Lizarralderen erreportajea entzuteko KLIKATU

Markelen eta Ekaitzen erreportajea entzuteko KLIKATU

Nahiaren eta Saioaren erreportajea entzuteko KLIKATU

Oierren eta Jon Inzaren erreportajea entzuteko KLIKATU

URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO UDALEK ANTOLATUTAKO BERTSOPAPER LEHIAKETA

Urretxuko eta Zumarragako udalek bertsopaper lehiaketa antolatu dute aurten ere eta gure gelako Uxuri Urratek eta Oier Chicok  lortu dute aipamen berezia. Saria Zelai Arizti aretoan jaso ondoren, beraien bertsoak abestu dituzte.








GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Aurten Gipuzkoako eskolarteko bertso lehiaketa Zumarragako Zelai Ariztin izan da. Urtero bezala, ordu bat eduki genuen bi bertso edo lau kopla idazteko. Eta gaia hauxe izan zen: handitan  hegazkineko pilotua izan nahi dut.
Bertsoak idazten bukatu ondoren, Zugazte bertso eskolako kideek bertso batzuk abestu zituzten beren gelakideekin. Eta beste batzuek berriz, bat-batean kantatzera ausartu ziren,  bakoitza lau errimarekin, zehazki bost pertsona: Laura Carrasco, Maren Etxeberria, Amaya Udabe, Aner eta Eider Arrese. Oso saio polita izan zen.

















Eta beti nahi izaten duguna lortu dugu aurten, Uxuri Urratek aipamen berezia eskuratu duelako. ZORIONAK UXURI, denok oso harro gaude zurekin!!!



COLLAGE

Oso collage politak egin ditugu edozein motatako materialarekin: zerrautsa, txapak, goroldioa, hostoak, makilak... Eta orain apaingarri bezala ditugu 6. mailako pasiloan. Oso ondo pasa genuen plastikako orduetan, baina gero gela garbitzea infernu bat izan zen. 

 







IHINTZARAKO PROIEKTUA


Ihintzako proiekturako plastikako klasean baserriko animaliak egiten aritu gara. Aurrena, plastilinarekin eta orain egunkari paperaren pastarekin.  


Hau Sandra da, gure gelan azken zazpi asteetan praktikatan  aritu  den irakaslea.

ESPERIMENTUAK

Aurreko gaian industriari buruz  hitz egin, ulertu eta ikasi genuen bost astetan zehar. Horretarako Txoko Zurian hainbat makina sinple genituen eta horietan oinarritzen diren beste hainbat lanabes edo tresna, adibidez: palanka, arranpa, karraskagailua, guraizeak,daratulua, txirrika...





Irudian ikusten duzuen bezala, egur horretan mailuarekin kolpeka nahiko iltze handia sartu genuen. Banan-banan gelako ikaskide guztiok iltzea ateratzen saiatu ginen palanka eginez. Palanka zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta errazago atera daitekeela frogatu genuen. Oso gogorra zegoenez, denbora asko tardatu genuen. Begira, begira!


Eta txirrikarekin  zamak errezago jaso daitezkeela garbi ikusi dugu.

NAPOREN ISTORIO HISTORIKOAK

Orain dela aste batzuk DBH 2koen antzerkia ikustera joan ginen Labeaga aretora. Antzerkian  historia eta historiaurreari buruzko oso antzerki polita antzeztu zuten. Ikusi genituen erromatarrak, lehen gizakiak, Erdi Aroa, Ameriketako konkista... OSO ONDO EGIN ZUTEN!!!!!!!!!!






GORKA IGARTUA

Orain dela hiru aste edo, Gorka Igartua etorri zen gure gelara. Momentu hartan irakurketa dialogikoa egiten ari ginen eta gurekin egon zen jarduera horretan. Gorka pedagogia ikasten ari da unibertsitatean, baina horretaz gain enpresa batean egiten du lan.
Aktore modura,  Goenkalen parte hartu zuen hainbat urtetan. Ongi etorria gure gelara!