2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Aurten Gipuzkoako eskolarteko bertso lehiaketa Zumarragako Zelai Ariztin izan da. Urtero bezala, ordu bat eduki genuen bi bertso edo lau kopla idazteko. Eta gaia hauxe izan zen: handitan  hegazkineko pilotua izan nahi dut.
Bertsoak idazten bukatu ondoren, Zugazte bertso eskolako kideek bertso batzuk abestu zituzten beren gelakideekin. Eta beste batzuek berriz, bat-batean kantatzera ausartu ziren,  bakoitza lau errimarekin, zehazki bost pertsona: Laura Carrasco, Maren Etxeberria, Amaya Udabe, Aner eta Eider Arrese. Oso saio polita izan zen.

















Eta beti nahi izaten duguna lortu dugu aurten, Uxuri Urratek aipamen berezia eskuratu duelako. ZORIONAK UXURI, denok oso harro gaude zurekin!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina